Fr ~ Eu

22.03.05 ~ 21:00

Prezio bakarra: 15€ ~ Kideentzat: Urririk

DUB GREETINGS : OBF SOUND SYSTEM

meets EQUAL BORTHERS

Dub Greetings SOUND SYSTEM DUB REGGAE hitzordua da Euskal Herrian. Saio bakoitzean, Equal Brothers-ek Europako dub eszenako talde eta artistak gonbidatzen ditu.Dub Greetings-en saio berri honetan, OBF Sound Systemeko lagunak gonbidatu ditugu!

OBF dubaren gudari gisa definitzen da, eta bere soinu sistema Frantziako hoberenetarik bat da; horregatik, Europako festibal handienetan gonbidatua da, maiz. Ingalaterrako reggaea eta steppa dub abangoardista uztartzen ditu. Dubaren ekintzaile nekaezin horiek O.B.F Record eta Dubquake diskoetxeak sortu dituzte. Musika genero anitzen eraginak jaso badituzte ere, haien estiloa garatu dute, eta hats berria eman diote dub musikaren munduari!

Gaualdia ATABALen iraganen da, giro alai eta atseginean, eta etxean eginiko bi bozgorailu handiko soinu sistemarekin: Heavy Bass Guaranteed!

Dawa Hifi / Dub Dynasty

DUB SOUND SYSTEM
Atabal eta Equal Brothers-ek aurkezten dute