ENAUT ELORRIETA
Eñaut Elorrietak Festina Lente aurkezten du, bere bosgarren bakarkako diskoa, The National taldeko musikariekin egindako elkarlanaren fruitu eta bere musika-unibertsoaren bilakaera berri baten erakusgarri.
Indie-rockaren, folkaren eta soinu kolektiboagoen artean, kantu intimo, indartsu eta pertsonalak proposatzen ditu.
Bira honek 30 urteko ibilbidea ere ospatzen du, disko berriko kantuak eta Ken Zazpi nahiz bakarkako ibilbideko abesti esanguratsuak uztartuz.
♥ Ken Zazpi ~ Gorka Urbizu ~ Gatibu
INDIE FOLK




