FRANCOIS AND THE
ATLAS MOUNTAINS
Banane Bleue izena du Frànçois and The Atlas Mountains taldearen disko berriak. Noraezaren eta oroitzapenen diskoa da; espaziora, maitasunera eta denborara egindako bidaia.
Izan ere, Solide Mirage bosgarren diskoaz geroztik, François Marry anitz higitu da. Lehenik, XIX. mendera, Baudelairen Gaitzaren Loreak maisulaneko zortzi poema musikatzeko. Gero, Essaouirara, gnauen trantzea bizitzeko. Azkenik, Europan, irudiak eta doinuak biltzeko.
François-ek bakarrik ondu du diskoa, eta pop album dotore eta sintetikoak idatzi dituen Jaakko Eino Kalevik eta Feist-en edo Gonzales-en konplizea den Renaud Letangek lagundu diote.
♥ Flavien Berger / This is The Kit / Catastrophe
POP

POP

MALIK DJOUDI
Ahapeka mintzo, nota agudoetara erraz heltzen eta lodia eta eztia den boz bikaina du Malik Djoudik.
Luzaz telebistarako eta zinemarako (sekretuzko) musikagilea izan ondoan, azkenean, bere bakarkako bideari ekin eta pop sintetiko eta dotorea plazaratu zuen. Temperaments bigarren diskoan (2019ko martxoa), segurtasuna eta sentsualitatea eta arrangurak eta gorabehera emozionalak argitan ezarri zituen.
Malik Djoudik artista elegante eta berezia dela baieztatzen du.
♥ Etienne Daho / The Do / La Femme