HARMONY SHOW

EKAINAK 08 LARUNBATA ~ 19:00 ~ Urririk

Lehen hitzordu bat, topaketaren zeinupean. Lehenik eta behin, hiru abesbatza dituena. Jakina, Rock Eskolako abesbatza, « Makilak’Chorus » Tyrosse CMR-ekoa, « La Chorale On Air », eta Capbretonekoa, “Le chant des possibles”.

Egitarauan, hiru abesbatza hauek Atabaleko lekuak inbadituko dituzte: taberna, kurboak, multimedia gela, patiotik pasatuz, ezkaratzatik… eta bukatzeko, emanaldi bat elkarrekin (100 korista baino gehiago).

Gero, kontzertu gelan, Atabal Rock Eskolak Hendaiako Lanetik eta Baionako Rockschool gomitatzen ditu, askotariko errepertorio batendako, Maurice Ravel Côte Basque kontserbatorioak lagundurik. Klasikoak gaur egungo musikekin topo egiten duenean.

Lanetik harmoniarekin izanen da, Rockschool « metala » multzo batekin (saxofoiak, tronboiak, tronpetak, basson…) eta Rock Eskola « hari » sail batekin (biolinak, altoak, biolontxeloa, kontrabaxua).

Sorpresa ederrez zipriztindutako ihesaldi musikala.