Fr ~ Eu

22.05.20 ~ 21:00

Prezioak: 20/23€ ~ Kideentzat: Urririk

ZENTONE :
HIGH TONE & ZENZILE

Elkarrekin eta bereiz… Multzoa eta osotasuna sortzen dituen pentsamendu berritzaile eta aurrerakoiaren gailurra balitz bezala, norbanakoa eta barnekoa ukatu gabe; edo, gorago erran bezala: “elkarrekin eta bereiz”. Zentonen disko berria Zenzile eta High Tone talde famatuen goi mailako elkarretaratzearen emaitza da; talde bakoitzak bereiz bururaturiko lan kolektibo baten emaitza.

2006ko abuztuan, Zenzilek eta High Tonek Zentone diskoa argitaratu zuten, Zenzile Meets High Tone aipamenarekin. Hamabost urte berantago, berriz haste! Hala ere erran behar da Angers eta Lyon hirietako bi taldeek hasieratik partekatzen dutela estudioan zein agertokian instrumentuekin jotzen den dub instrumentalaren zaletasuna.

Beti gorago, beti azkarrago! Den-dena grabatu zuten; bateria eta baxu bikotearen ehunka erritmo, baina baita melodiak eta moldaketak ere. Hauek guziak bikoiztu, eta hola talde bakoitzak bere xokoan zorroztu zituen gero.

Azken xehetasun gisa, ahotsak gehitu zizkioten zenbait kanturi. Lagunen kolaborazioak izan ziren, hala nola Lyongo Nai-Jah nigeriarrarena, Clermont-Ferraneko Jolly Joseph-ena, Frantzian bizi den Rod Taylor jamaikar beteranoarena edo haren herrikide eta dub poeta Nazamba gaztearena.

Aniztasuna gailentzen da argitalpen honetan. Entzutean ohartuko zareten bezala, aniztasun hau berezia eta indartsua da, eta talde bakoitzaren nortasuna goratzen du.

High Tone / Zenzile

ELEKTRO DUB

Atabal eta Lanetik egina aurkezten dute

REGGAE DHALL

KALABASS

“2017tik, Dj Rask eta Selecta Nash-ek haien musika eraginak nahasten dituen KALABASS izeneko proiektua dute.

Soinu bero eta koloretsuen hautaketa eta kalitate handiko nahasketak.

Jamaikako eta Antilletako reggae/dancehall, reggaeton, trap latino eta moombahton musiken nahasketa”.

KALABASS

« Depuis 2017, Dj Rask et Selecta Nash ont monté un projet commun, KALABASS, mêlant leurs diverses influences musicales.

Une sélection de sons chauds, colorés et des mixs de qualité.

Un melting-pot de Reggae/Dancehall Jamaïquain et Antillais, Reggaeton et Trap Latino ou encore Moombahton. »

REGGAE DHALL