« ELPMAS » DE MOONDOG BY ENSEMBLE 0

2025/12/06 ~ 18:00

ITSAS ARGI 50 URTE

Xutik ~ Xistor of a Down
Gurashow ~ Papa Cumbia

Prezioak 10~12 €
Haurrak 5 €

ITSAS ARGI 50 URTE

Miarritzeko Itsas Argi ikastola

XUTIK ~ XISTOR OF A DOWN ~ GURASHOW ~ PAPA CUMBIA

2025ean, Miarritzeko “Itsas Argi” Ikastolak 50 urte betetzen ditu! 50 urte euskara, hezkuntza eta elkartasunaren alde.
1975etik, belaunaldiz belaunaldi haur, guraso eta irakasleek Euskara transmititzen eta biziarazten dute Miarritzen.
Aitzindari-espiritu hori oraindik bizirik dago eta ikasle ohi ainitz guraso, irakasle, artista edo lekuko komunitateko kide aktiboak bilakatu dira orain.
2025eko abenduaren 6an, larunbatean, Ikastolak gonbidatzen ditu abentura eder honetan parte hartu duten guztiak. Topaketa-egun bat, musika eta emozioz betea, 50 urteko historia eta transmisioa ospatzeko elkarrekin.

XUTIK

Bere izena, XUTIK (Zutik!), bere Pop-Rock-Ska musikaren isla zehatza da: energiaz betea, Euskal Herriko eguneroko gai eta aldarrikapenez jantzia, eta mugimenduz beterikoa! Taldeak bere laugarren diskoa atera zuen 2022ko maiatzean: «Kantu Berrien Azalean», bi urteko isilaldiaren ondoren berritzearen antzeko bat.

Xutik batez ere eszenako taldea da, zuzenean jotzeagatik bizi dena. Azken urteotan haiek zuzenean ikusi dituen edonork baieztatu dezake oholtza gainean duten energia harrigarria.

♥ En Tol Sarmiento / Gatibu / Ska-P

SKA ROCK