« ELPMAS » DE MOONDOG BY ENSEMBLE 0

2022/09/30 ~ 21:00

KOLINGA & FRIENDS

+ OLD SCHOOL FUNKY FAMILY

Prezioak 12~15 €
Kideentzat 9 €

Atabal eta Le Microscopek aurkezten dute Les Campulsations festibalaren baitan.
Ikaslea zara? Kontzertu honek zurekin hitz egiten du? Leku bat har dezakezu zuzenean Microscopetik.

KOLINGA & FRIENDS

RELEASE PARTY

Kolinga mila iturritik edaten duen musika abentura zoragarria eta abila da.
Proiektuaren erdigunean, artista frantses eta kongoar baten barne estekak libratzen dituen ahots bikaina.

Rebeccak hobekienik ezagutzen duenaz, bere biziaz, hitz egitea erabaki zuen.
Mestizoa izateak dakarren alde unibertsalaz jakitun, kantariaren hitzek nahasmenduz eta distirez beteriko nortasunak aztertzen dituzte.

Frantsesez, lingalaz edo ingelesez idatzitako hitzak abeslariaren ondare aberatsaren isla dira, baita taldearen soul, jazz, rumba eta hip-hop musika ere!

♥ Rokia Traoré / Gael Faye / Blick Bassy

WORLD
FUNK

OLD SCHOOL FUNKY FAMILY

Erritmo bikainak eta gaitzeko saxofoi-laukotea.
OSFF zortzikote instrumentalak obra gero sotilagoak eta hobeak sortu ditu, eta, hala, identitate berezia moldatu du.

Musika bixia eta pindartsua, moldaketa ausartak, artoski landu doinuak eta lizeotik adiskideak diren musikarien konplizitatea islatzen duen giro alaia.

Taldearen leloa: “musika serioski jotzea, bere buruaz hartua izan gabe!”.