2025/09/13 ~ 22:30
ALTXALILI SHOW
Le Temps d'Aimer la Danse
Prezioak 10€tik 22€ra
Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin
ALTXALILI
AltxaLilik su emaiten du bere kabaret burlesko eta ikonoklasta, euskal kultura eta queer kultura uztartzen dituena.
Artzainak, aktoreak, ilustratzaileak, dantzariak dira, denak Euskal Herrian jaioak eta biziak. Beren nortasuna eta euskal kultura ezkontzeko jokaleku ezin hobea bilakatzen dute eszena.
Drag Queen, Drag King, kabaret laudagarri eta hunkigarri honetan, beren mundua, beren lurra, beren herria gogorarazten dute trabailu aske bezain pozgarrian. Mutxikoak, trikiak, panderoak, kantuek, antzerkiak eta beste hainbat begi-kliska amoltsuk barnealdeko Euskal Herriari buruz, dena posible den tradizio bizi horretan sartzen gaituzte.
♥ Bilaka ~ Bloñ
DANTZA

ATABAL eta Le Temps d’Aimer la Dansek aurkeztua