« ELPMAS » DE MOONDOG BY ENSEMBLE 0

2022/09/24 ~ 12:30

LES CONCERTS EGARES

LAS GAFAS Y LA PLANCHA + KEPA
+ ROMAIN BAUDOIN + ETXETABURU
+ ALEX MENDIZABAL + DE LA CRAU

Urririk
ZüZüLü 6 €

LAS GAFAS Y LA PLANCHA

Villa Madeleine : 9 rue Maurice Perse, Boucau ~ 13:00 ~ Sarrera libre

Sukaldaritza- eta soinu-espazioa. Pintxo batzuk prestatu artean, soinu-giro berezia, ezkutukoa, zaratatsua eta eztia sortuko da. Sukaldariak joko batean ariko dira, plantxaren soinuak errezetaren parte izanen direlarik… Ikus-entzuleak beren gogoetetan murgilduko dira eta soinuen araberako pintxo goxoak janen dituzte.

ALEX MENDIZABAL

Villa Madeleine : 9 rue Maurice Perse, Boucau ~ 13:00 ~ Sarrera libreInstalazio artistikoa Donostiako artista, pausan eta efektuan interesatua. Bere instrumentu eta tempoak eraikitzen ditu. Txikitatik, talde, orkestra, bakarlari, koru eta abarretarako partiturak ontzen ditu. 1996an, idazteari utzi, eta bere musika-tresnak eraiki eta jotzen hasi zen. Dozena bat opereta baino gehiago egin ditu. Baliteke bere armairu eta poltsikoetan idatziak eta olerkiak aurkitzea.
FOLK TRAD
FOLK

ROMAIN BAUDOIN ~ Projet ARREHAR

Clavette & Cie : 3 rue Jean Pierre Thimbaud, Boucau ~ 15:30 ~ Sarrera libre

Artús taldearen kide sortzaile eta zarrabete joilea da Romain Baudoin. Torrom Borrom instrumentua sortu zuen 2010ean, zarrabetearen eta gitarra elektrikoaren arteko musika tresna hibridoa, bere bakarkako proiektuari bide emateko, drone-roots / folk-esperimental mistiko eta xamanikoa jotzeko. Duela 5 urte, zarrabete tradizional zahar bat erosi zuen. Izan ere, joko kalitate bikaina eta soinu betea eskaintzen zizkion, lehengo zarrabeteek bezala. Zarrabete honen itxurazko sinpletasuna zarrabete “modernoaren” kodeen kontrakoa iruditzen zaio, nahiz eta berez abiapuntua izan. Hau baita hain zuzen Baudoinen gogoeta: garatu al daiteke tresna hori jotzeko beste molde garaikide bat, gaur egungo jotzeko maneren kontrara? Horrela sortu zuen Arrehar proiektua, eta 2022ko martxoan bakarkako hirugarren diskoa ere, zuzenean grabatua!

ROMAIN BAUDOIN

Projet ARREHAR

BLUES FOLK

KEPA

Villa Madeleine : 9 rue Maurice Perse, Boucau ~ 17:00 ~ Sarrera libre

Barneko ilundura ukateko mila modu daude. Bastien Duverdier skater profesionalak, skatean ibiltzeari utzi behar izan zionean, dobro bat (gitarra durundatzaile bat) hartu, aztaparrak atera eta Mississippiko kondenatuen hilobien gainean garrasi egin zuen.

Divine Morphine diskoa rockaren eta bluesaren artean noraezean dabil. Frantziako hego-mendebaldeko cowboy bakartia, orkestra-gizona (gitarrak, harmonikak, teklatuak eta abar jotzen ditu), jostakina eta harrigarria da. Malenkoniak hor jarraitzen du, lainotsu, reverb efektuetan itota eta eztiki alegeragarri.

DE LA CRAU

ZüZüLü : 25 Rue des Cordeliers, Bayonne ~ 20:00 ~ Prezioa: 6€

Rock, folk eta punk doinuak poesia modernoarekin uztartzen dituen Marseillako taldea da De la Crau. Irakurketa bide anitz eskaintzen dituzten olerkiak kantatzen ditu, giro ilun eta indartsuen artetik. Sam Karpieniak proventzeraz abesten du eta gitarra elektrikoarekin riff errepikakorrak jotzen ditu. Thomas Lippensek perkusioekin eta burdineriaz osatutako zur taulekin erritmoa markatzen du. Manu Reymondek kontrabaxuarekin eta arkuarekin estasira daramaten sekuentzia erritmiko sinkopatuak sortzen ditu.

ROCK

ETXETABURU

ZüZüLü : 25 Rue des Cordeliers, Bayonne ~ 20:00 ~ Prezioa: 6€ Mixel ETXEKOPAR (Gotaine – Zuberoa): Kantua, Xirula, flautak eta perkusioa Jean Kristian GALTXETABURU (Gamarte – Nafarroa Beherea): Esku soinua, botza Etxekopar – GaltxetaburuEtxekopar – Galtxetaburu. Mixel eta Jean Kristian. Xiberoa eta Baxe Nafarra. Haize epailea eta hauspo eragilea. XVIII. mendetik XXI. era. Bertso zahar eta berriagoak. Irria eta ziria. Guzientzako pentsatua: Ema-gazteak eta zaharrak Giz-onak eta tzarrak…. Consumir con moderacion…
TRAD