« ELPMAS » DE MOONDOG BY ENSEMBLE 0

2023/02/04 ~ 20:30

LES SHERIFF

+ DEAD KRAZUKIES
+ IF RENAUD WAS A PUNK

Prezioak 22~25 €
Kideentzat 19 €

LES SHERIFF

Sheriff taldeak eztanda egin zuen okupa eta taberna ilunetan azken kontzertu bira gogoangarria eman ondoan, Hexagonoan haientzat egokiak ziren agertoki handietako argietatik urrun.

Baina, orduko agur hura ez zen behin betikoa. Izan ere, musikari berri batzuekin eta rock’n’roll kantu berriekin itzuli dira Sheriffak. Soinua gogortu bada ere, riffak beti bezain zehatzak dira, erritmoak zorrotzak eta kemena miresgarria. Melodiak erdiz erdi kausituak dira, eta segurki dutxaren pean kantatuko ditugu.

Sheriffen itzulera denboraz kanpoko parentesi bat da, eta aukera ematen du kontzertu ederrekin amets egiteko, gaztarora itzultzeko, iluntasunean denek batera lelo bikainak oihuka errepikatzeko eta umore ona zabaltzeko!

♥ Les Wampas / Bérurier Noir

PUNK ROCK
PUNK ROCK

DEAD KRAZUKIES

Erdi bestazale, erdi punk. Punk rocka, saltsa euskal-landestar eta tomate-kontzentratuarekin.

Eraginak: Pennywise, Rise Against, Anti-Flag. Horra The Dead Krazukies!

Punk melodiko itsaskorra eta eraginkorra jotzen du taldeak, emakume ahots indartsuarekin. Icarus azken diskoa aurkezteko arras motibatua da boskotea, eta berriz ere kantu arrakastatsuak bat bestearen ondotik entzunaraziko dizkigu!

IF RENAUD WAS A PUNK

Badu zenbait urte IRWAP taldeak era guztietako agertokietan jotzen duela, kukurustadun punk ile argalen, itzultzeko bidean diren rockeroen eta begitartea zirtoinez estalia duten nerabeen zorionerako.

Sei laguneko talde eroa da, gitarrako lehen doinuak jo eta iraganeko suhartasuna berreskuratzen duena. Renaud kantariaren kantu ezagunenak bata bestearen ondotik jotzen ditu IRWAPek, baina saltsa bizian birmoldaturik eta forever young jarrerarekin. Bizitzan behin bederen ikustekoa, gorputzak gehiago eskatu baino lehen!

PUNK ROCK