« ELPMAS » DE MOONDOG BY ENSEMBLE 0

2023/06/09 ~ 21:00

LUMER

+ GUADAL TEJAZ
+ TITANIC BOMBE GAS

Prezioa Urririk
Erreserbaturik

LUMER

Ingalaterrako Yorkshire eskualdeko Hull hiritik dator Lumer. Post-punk trinkoa jotzen du laukoteak, The Fall edo Joy Division gogorarazten dituena.

Taldeak punka jotzen du, bai, zalantzarik gabe, baina arras punk garaikidea, freskoa, paregabea eta kezkagarria. Lumer-ek baditu nahikoa ausardia, ahalmen eta zintzotasun gaur egungo post-punk talde handienen klubean sartzeko (Shame, Fontaines D.C. edo Viagra Boys).

♥ Shame / Fontaine D.C / Viagra Boys

POST PUNK
POST PUNK

GUADAL TEJAZ

Mesoamerikako kulturaren zale kartsua da Renneseko taldea.Laukoteak orain ateko rock garage psikodelikoa dekantarazi eta bere bigarren diskoan mezkala zaporeko krautrock indartsua prestatu du.

Taldearen usain toxikoko post-punk musika astuna, bizia, zorrotza, iluna, koleratsua, kezkagarria eta larsen efektuz eta drone elektrikoz betea da.

Bateria eta baxuak ezin hobeki antolatzen duten meza beltz eta zikin horren artetik, abeslari eta gitarristaren ahots liluragarria jalgitzen da…

TITANIC BOMBE GAS

Titanic Bombe Gas taldeak Frantziako hego-mendebaldeko kostaldeko itsas-kontakizunak beretu eta surf punk psikodelikoaren bidez adierazten ditu.

“Oh Sees, Black Lips edo Nirvana taldeen bidegurutzean, Titanis Bombe Gas-en stoner, grunge eta garage-rock ukituko surf-punk musikak letargiatik ederki iratzarriko zaitu. Larria da, zikina, lotsagabea, frenetikoa… eta ez da inoiz gelditzen!” Longueur D’Ondes

PSYCH PUNK