Fr ~ Eu

22.06.29 ~ 20:00

Prezioak: 22/25€ ~ Kideentzat: 19€

MADBALL

New Yorkeko hardcore taldeak hastapenetik fama ona ukan zuen; eta, kontzertu birak bata bestearen ondotik antolatzearen ondorioz, taldeari poliki-poliki sinesgarritasuna eman zitzaion. Egun, New York Hardcore eszenako erreferentzia nagusia da.

Eta estatus hori molderik hoberenean justifikatzen du: agertoki gainean, kontzertu indartsuak emanez!

Taldearen azken diskoan, kantuak beti bezain efikazak eta indartsuak dira. Zati batzuk oso zuzenak eta biziak dira, eta beste batzuk denek batera oihukatzeko egokiak dira.

Freddy Cricien-ek usaian baino gehiago kantatzen du, rap eta oihu artean betiere.

♥ Agnostic Front / Sick Of It All / Suicidal tendencies

HARD CORE
METAL PUNK

YAROTZ

Frantziako punk hardcore metal taldea da YAROTZ. The Third Eye taldearen hautsetarik sortu zen. “Yarost” hitzak “errabia” erran nahi du errusieraz, eta hitz horrek ederki irudikatzen du taldearen musika estiloa. Izan ere, amorrua adierazteko taldekideek erabiltzen duten biderik hoberena da musika.

YAROTZek uztartzen ditu punk-hardcorearen sumindura eta bizitasuna eta post-metalaren melodia sakonak. Hola, Converge, Nails edo Russian Circles taldeen eragina duen musika indartsu, basati eta iluna sortzen du.

2022ko martxoan argitaratuko du lehen diskoa!

CONNARD

2015ean sortutako Mexiko Hiriko frantziar eta mexikar hardcore taldea da CONNARD. Gaur egun Doble D eta Propia Actitud taldeetan (mexikar hardcore eszenako bi izen handienetan) jotzen duten kideak ditu, baita 1990eko hamarkadan Frantziako KDS Crew-ko Stormcore eta Underground Society taldeetako kide izandakoak ere.
H-CORE