Fr ~ Eu

22.04.15 – 21:00

Prezioak : 13/16€ – Kide : 10€

METZ

Atlas Vending diskoarekin, METZ hirukoteak –Alex Edkins (gitarra eta ahotsa), Hayden Menzies (bateria) eta Chris Slorach (baxua) – bere soinua findu du; baina beti bezain indartsu jarraitzen du, melodia bihurri eta erritmo gogorrekin.

Hala, disko berri honetan, orain arteko soinurik bizi, anitz eta konbentzigarriena eskaini du.

Kanadarrak entzutea belarriendako zinezko punk esperientzia berezi, sentikor eta liluragarria da!

♥ Sonic Youth / Protomartyr / Shellac

NOISE ROCK
NOISE ROCK

PSYCHIC GRAVEYARD

Freskoa da eta bazterrak harrotzen ditu. Mundruna usaina hedatzen du basamortuaren erdian, edo, alderantziz, megalopoli baten erdian dagoen oasia bezala da. Paul Vieira (The Chinese Stars) gitarrista, Nathan Joyner (Some Girls) teklatu joilea eta Eric Paul (The Chinese Stars) kantariaren noise-rock esperimental talde berria da Psychic Graveyard.

Musikariak beren bizipen eta istorioak kontatzera datoz, eta maisutasun harrigarriz kudeatzen dute synth-punk industrialetik hurbiltzen diren bateria programatuek eta efektu elektro-esperimentalen metaketek sortutako tentsio izugarria. Eta hain ausartak ez direlarik, noise-rock oldarkor eta esperimentala jotzen dute, etengabe aldatzen ari den estilo bati ekarpen bikaina eginez.

♥ Arab On Radar / Doomsday Student