« ELPMAS » DE MOONDOG BY ENSEMBLE 0

2022/09/09 ~ 21:00

MONO

+ A.A. WILLIAMS

Prezioak 17~20 €
Kideentzat 14 €

MONO

MONO taldeak Nowhere, Now Here diskoa argitaratu zuen 2019an. Hamargarren lan horretan, Japoniako taldeak hegoak zabaldu eta musika elektronikoa ferekatu du; gainera, lehen aldiz, kantua ere sartu du.

Post-rock musikaren arauei beti fidelki jarraitu die, baina, aldi berean, bere burua berriz asmatzen eta helburu berriak finkatzen jakin izan du. Zuzenekoak etengabeko joritasun horren emaitza dira: graziaz eta hotzikaraz bete mementoak dira, indar lasai eta handikoak. Aitzindariek bakarrik mendera dezakete halako orekarik.

♥ Godspeed You Black emperor / Mogwai / Caspian

POST ROCK
POST FOLK

A.A. WILLIAMS

Ahots lasai baina sakon batek guziz liluratuko zaitu. Begiestera bultzatzen duten xuxurla horiek barne-barnera sartzeko eta introspekzio bat egiteko aukera ematen dute.

Musika mota jakin baten aurrean gaude hemen; hura entzun eta ezin da beste ezer egin. Ez du beste nehorren eta beste ezeren beharrik.

Aldi berean, berehala hauteman daiteke basakeria eta iluntasuna, baina ahotsaren alderdi fin eta diskretu batean bakarrik.