Fr ~ Eu

23.02.24 ~ 20:00

Prezioak : 22/25€ ~ Kide : 19€

NAPALM DEATH

Napalm Death taldea grindcore generoko aitzindaritzat jotzen da, crust punk eta death metal doinuak gehituz. Zarataz beteriko musika sortzen du taldeak. Gitarra oso distortsionatuak eta molde berezian afinatuak, baxuaren soinu burrunbatsua eta ahotsaren oihu ulergaitzak edo zorrotzak. Kantu arras laburrak, erritmo azkarrak eta hitz soziopolitikoak.

40 urtez muturreko metalaren eszena osoan eragin ezabaezina utzi du laukoteak, eta gaur egun ere munduan ez dago Napalm Death bezalako talderik.

Aitzindariak ez ezik, erreferentzia iraunkorra ere bada heavy metal eta punk rockan! Birminghameko talde mitikoak ziztu bizian jotzen segitzen du, eta Utilitarian disko berriarekin dator orain.

♥ Cannibal Corpse / Madball / Daughters

DEATH METAL
TRASH METAL

SIBERIAN MEAT GRINDER

Siberian Meat Grinder Siberiako infernu sakoneko hardcore-metal taldeak thrash crossover azkarra eta adrenalinaz betea jotzen du, power metal, black metal, rap, stoner rock eta bestelako genero batzuekin nahasturik.

Taldea ezaguna da bere mundu-mugimendu propioa sortu duelako, Bear Cult izenekoa, tsar hartzaren goresmenean oinarriturik. Hartzaren antzeko izaki zahar horrek, mundu osoko headbanger armada zuzentzen du.
SMG taldearen sustraiak graffiti mugimenduan ere badaude. Jotzen duen leku guzietan margotzen ditu grafiti-piezak, eta bideoklipetan eta disko azaletan ere agerrarazten ditu.

Join The Bear Cult disko berria laster argitaratuko du Destiny Records-en zigilupean.
Adi egon eta hartzaren kultua goratu, burua SMGren himnoekin paretaren kontra kolpatzen duzun bitartean!

DOOM

Doom itzuli da! Birminghameko punk talde ingelesak, 1987tik 1990era, eragin nabarmena izan zuen. Taldearen lehen bertsio horrek guti iraun bazuen ere, crust punk-aren sortzaileetarik bat izan zen. Punk rockaren azpigenero horrek, muturreko metala eta anarko-punka uztartzen ditu.

Heavy metal musikaren azpigeneroetarik bat den grindcore estiloaren aitzindaritzat jotzen da ere taldea. Peaceville Records-en zigilupean grabatu ditu diskoak.

CRUST PUNK
NOISE ROCK

SHOW ME THE BODY

New Yorkeko hirukoteak noise-punk berezia eta bereizgarria sortu zuen lehen bi diskoetan.

Survive izeneko azken disko laburrean, taldeak larritasuna eta konplazentzia adierazten ditu, eta diagnostiko erraz eta zuzena proposatzen du: lokarturik eta gogoa totoloturik senti gaitezke, baina halere borrokatu. Beti bezala, Cashwan-Pratt kantariaren hitzetan, “zu” bakoitza pertsona koldarra, ustela edo akusazioen jomuga da. Bere ahotsa harrigarria da; tu, garrasi eta hats bakoitzak entzulea inarrosi eta ametsetik ateratzen du, mundu bizi eta odoltsu honetan berriz kokatzeko.

Show Me The Body taldeak errealarekiko eta ukigarriarekiko duen engaiamendua berritzen du: odolaren beroa, malkoak eta betoia.
Borrokatzeak merezi duelako.