« ELPMAS » DE MOONDOG BY ENSEMBLE 0

2023/04/14 ~ 21:00

OISEAUX-TEMPETE & FRIENDS

+ THE SERFS + MUSIQUE D'APERITIF

Prezioak 7~10 €
Kideentzat Urririk

OISEAUX-TEMPETE & FRIENDS


Hau ez da ohiko kolektibo bat edo musika talde bat. Oiseaux-Tempête-k atomo baten nukleo erradioaktiboaren itxura duela erran daiteke, zeinaren elektroi-hodeia etengabe aldatzen ari baita.

Musikari multiinstrumentistaz osatutako talde honek ia hamar urte daramatza elkarrizketak eraikitzen bere errealitatearen, hiztegiaren eta munduko bazter guzietan topatutako taldekideen artean.

Orduan, disko guztiz instintiboak eta misteriotsuak ekoitzi eta kontzertu sutsuak eta indartsuak eskaintzen ditu. Mundua kontatzeko behar larria du, espazioaren eta denboraren mugak zapartaraziz.

♥ Suuns / Godspeed You! Black Emperor

AVANT PUNK
POST PUNK

THE SERFS

Ohioko edozein bazka silo klandestinotik jaurtitako misil baten gisara agertu da The Serfs taldea. Dantzalekuetako poeta talde nahitara ilun eta ustekabean industriala da hau.

Bere melodia sintetizatu eta hipnotikoak perkusio metalikoekin nahasten ditu, bere artea handiesteko.

THE SERFS

Ohioko edozein bazka silo klandestinotik jaurtitako misil baten gisara agertu da The Serfs taldea. Dantzalekuetako poeta talde nahitara ilun eta ustekabean industriala da hau.

Bere melodia sintetizatu eta hipnotikoak perkusio metalikoekin nahasten ditu, bere artea handiesteko.

POST PUNK

MUSIQUE D’APERITIF

Ez dugu uste generoen, gustuen eta formatuen nahasketak elkar ezeztatzen dutela. Gure kolektiboa ez da ezer espontaneotasunik gabe, ezer ere ez dantzan ari diren pertsonarik gabe, sostengatzen gaituzten eta guk ere sostengatzen ditugun lekurik gabe, ezer ere ez sortu beharreko hitzorduak imajinatzeko gurekin harremanetan jartzen diren pertsonarik gabe. Dena antola daiteke.

Zer lotura dago ezkontza amerikar baterako DJ emanaldi hip-hop baten, festibal psikodeliko baten, igandeko dantza ostatu baten, eragile publiko ezagunekin egin elkarlanaren, maitemindurik gaituzten artistak ekoiztearen eta beste gauza askoren artean ?

Bat ere ez. Baina hori dena egiten dugu guk, ahal den neurrian, gure heinean, gure erritmoan, eta zuekin. Hori da gure filosofia. Musika d’apéritif kolektiboa gara, DJak, sortzaileak eta diskoetxe independentea 2013az geroztik.

DJ SET