21.11.19 – 21:00

Prezioak : 22/25€ – Kide : 19€

OSEES

Estatu Batuetako garage rock musika eszenako talde nagusietarik bat da Osees.

Taulagainean, John Dwyer liderraren ahots berezia ederki uztartzen da bateria kolpe gogor eta gitarra soinu ikaragarriekin.

Dwyer-ek ez ditu etiketak gustuko, eta diskotik diskora muga horiek gainditzen saiatzen da. Hala, egun, taldeak erabaki du jazz fusioaren eta heavy-progresiboaren alderdirik aldakorrenetan murgiltzea, betiere nehorrek baino hobeki jotzen duen garage psikodelikoan oinarriturik.

♥ Ty Segall / King Gizzard / Wand

GARAGE PSYCHE
ROCK NOISE

JOSEBA IRAZOKI

ETA LAGUNAK

Joseba Irazoki Eta Lagunak taldeak musika joria eskaintzen digu: instrumentu joaldi txundigarriak eta ahots zoragarriak, samurtasunaren eta haserrearen artean.

Harrigarria! Baliteke Euskal Herrian nolabaiteko soinu triangelu bat izatea, zeinaren erpinak Lisabö, Mursego eta Joseba Irazoki baitira, eta zeinaren aldeak abangoardia musikala, rock garaikidea eta folk tradizionala baitira.

LA JUNGLE

Gitarra eta bateria formatu nahiko erradikalean, La Jungle bikote belgikarrak rock trantzea eskaintzen du.

Zuzenean ikusteko taldea da! Hitz laburrez: dantza, kultua, basa oihana, trantzea, espontaneotasuna, noiserockgroove eta metalikoa.

TRANSE ROCK
Atabal eta Musique d’Apéritif aurkezten dute