Fr ~ Eu

22.05.12 ~ 20:30

Prezioa: Urririk

POLYLOGUE FROM SILA

Sila, denok buruan dugun ahots txikia da, batzuetan isila, besteetan burutik ezin kenduzkoa. Emozioetatik inspirazioa jalgitzeko ahala ematen du. Emozioak azaleratu eta hauek entzuteko gai diren pertsonen arima sendatzen duen musika sortzeko bidea ematen du.

Barne-elkarrizketa hori solasaldi bihurtu zen: Polylogue. Elkarrekin, musikariek sinbiosi musikala bilatzen dute, iturri afroamerikar hoberenetarik edan eta neo-soul, jazz, R&B, hip-hop eta electronica nahasiz.

Erritmo dantzagarri eta sentsualak eta doinu errepikakor eta kutsakorrak dira Polylogue From Sila taldearen errezetarako osagai bazterrezinak. Horrela, musika alaia eta itsaskorra sortzen du, batzuetan introspektiboa, besteetan katartikoa.

Hets begiak eta aska gogoa. Silaren energiak beste mundu batera eraman zaitzala!

SOUL
POP URBAIN

PLAN A

“Aukeratzea uko egitea da”. Beraz, hautu garbia egin zuen Plan A artistak, eta B planak baztertzea erabaki zuen.Badu 10 urte Mathieu GARCIA hainbat musika girotan barna dabilela. Frank Ocean, James Blake edo Kanye West-en eraginak jaso ditu. Plan A da bere bakarkako proiektua, bere musika-ibilbidearen bururapen ederra.Sentikorra, inplikatua eta zintzoa da kantaria. Gure munduko gaitzak eta gehiegikeriak aztertzen ditu, eta, bakoitzak jendartean duen tokiari, loratze pertsonalari, hausturari eta garai nahasi horietan erresilientzia izateko dugun beharrari buruz gogoetatzen du.Raparen munduan dabilela erran daiteke, baina Plan A-k ez dio bere buruari inolako mugarik ezartzen. Musika aldi berean zorrotza eta ulerterraza sortzen du; hots, zintzoa, osoa eta anbiziotsua.

Atabal eta GRETA Sud Aquitaine aurkezten dute