POMME
Consolation disko berria aurkeztera dator Pomme. Pianoak eta ahotsak osatu bikotea bezala pentsatu zuen lehenik lan berria; ondotik, halere, artistak doinu sintetiko eta elektronikoak gehitu zituen, diskoari heldutasun handiagoa ematen diotenak, artistaren anbizio eta berritasun xedeei jarraikiz. Baina, aldi berean, bere betiko nortasuna atxikitzen du kantariak.
Xarma korapilatsua duen obra da. Pena baten ondotik poztasuna omen dakar kontsolazioak. Haren errauts ederretatik birsortzen da Pomme.
♥ Yseult / Camélia Jordana
POP KANTUA
