« ELPMAS » DE MOONDOG BY ENSEMBLE 0

2022/10/27 ~ 20:30

LAURA COX

+ VOODOO SKIN
ROCK THE NIGHT

Prezioak 25~28 €
Kideentzat 22 €

LAURA COX

ROCK THE NIGHT

2022ko Hellfest-en edizioan kontzertu ohargarria eman ondoan, Laura Cox udazken honetan agertokietara itzuliko da, eta Rock The Night-ek kontzertua antolatuko dio Biarritzeko Atabalen, lehen aldiz.

Erdi frantses, erdi ingelesa da Laura Cox, baina osoki rock’n’roll! Izan ere, haurretik rocka entzuten du. Gero, nerabezaroan, gitarra jotzen hasi eta denbora gehiena hori egiten pasatzea erabaki zuen, ikasketak segiturik ere.

Urte batzuk geroago, bere balentriak Youtuben mundu osoarekin partekatzea erabaki zuen, gitarra zaleen iritziak jasotzeko eta bere buruari desafio berriak finkatzeko. Laurak, orain, bere katean 500.000 jarraitzaile baino gehiago ditu eta 100 milioi ikuspen baino gehiago.

♥ ZZ Top / AC/DC / Lynyrd Skynyrd

ROCK
ROCK

VOODOO SKIN

Heavy, hard eta classic rock musika. Blues, funk eta soul hunkiak. Ahots eta gitarra pare bikaina. Ordulari suitzar bat bezain zehatzak diren bateria eta baxu erritmoak.

AGarai handiko AEBetako rock gogorraren maitaleek ez duzue VOODOO SKIN huts egiten ahal.

Izan ere, hau ez da revival beharrean diren nerabeen proiektu bat, hainbat bertsio-taldetan ibilbide luzeak izandako musikari helduen elkartze bat baizik. New Spirit, mid-tempo erritmoko diskoaren azkeneko kantua, errepide eguzkitsu guzietan gaindi ibiltzeko egokia, bihotzeraino sartzen zaigu bere erotismo obsesiboagatik.

FUNK
Rock the Night aurkezten du