Fr ~ Eu

22.04.23 ~ 19:30

Prezioak: 25/28€ ~ Kideentzat: 22€

IRON MAIDEN

THE IRON TROOPERS

Iron Troopers taldea Frantziako rock eszenatik jalgi 5 musikarik osatzen dute. Denak dira Iron Maidenen zale errabiatuak, eta Live after death zuzeneko disko bikoitzari berriz bizia emateko parioa egin dute!

Hala, 2 orduko kontzertua eskainiko dute, Iron Maidenek urte bakarrean 191 kontzertutan jo zituen kanturik onenak hautatuz!
Ez da cover talde soil bat, baizik eta zinezko omenaldi talde bat!

♥ Iron Maiden / Metallica / Queen

HEAVY METAL
HEAVY METAL

METALLICA

4 HORSEMEN

2017ko udaberrian, lau zale amorratu elkartu ziren METALLICAri omenaldia egiteko talde baten inguruan. Orduan, osagai guziak bildu zituen talde mitikoaren musika energia berreskuratzeko.

Kontzertu bakoitzeko, ezinbesteko kantu ezagunekin batera, ezusteko batzuk prestatzen ditu.
Hala, Metallicaren zale guzi-guziak loriatuko ditu.

QUEEN

SHOW MUST GAU ON

4 musikarik historiako zuzeneko rock talderik onenari –QUEEN taldeari noski! – omenaldia egiten diote.

Eta taldeko kantaria ordezkaezina denez, kantu famatu guziak Freddie Mercury-ren egiazko ahotsarekin jotzen dituzte!

Zine-kontzertu baten modura, bideo batek rock’n’roll ikuskizuna bermatu eta publikoa talde mitiko horren munduan murgiltzen du.
Izan ere, hau da “Zine-Queen-on” edo ezinbesteko baldintza!

ROCK
Rock the Night aurkezten du