« ELPMAS » DE MOONDOG BY ENSEMBLE 0

2023/01/21 ~ 19:30

ROCK TRIBUTE NIGHT :

PINK FLOYD + GENESIS + THE DOORS

Prezioak 27~30 €
Kideentzat 24 €

ROCK TRIBUTE NIGHT

Iazko edizioan, metal musika izan zen nagusi. Aurten, aldiz, rock anglosaxoiaren historiako talde mitikoei eskainiko zaie gaualdia! Hiru talde afixan, eta orotara kasik lau orduko kontzertuak! Nehola ere ez ezazuela huts egin gaualdi hori!

FLOYD MANIA

Floyd Mania proiektua 2012an sortu zen, Pink Floyd taldea arras maite duten musikari eta kantarien inguruan. Abenturak aita-semeak biltzen ditu proiektu berean; honela, xedea da floydiar ondarea belaunaldi batetik bestera transmititzea.

Gaur egun, taldea 5 musikarik eta 2 koru kantarik osatzen dute. Pink Floyden hiru hamarkadako diskoak ikuskatzen ditu Floyd Maniak. Taldearen erronka da soinuaren argitasunari esker ikusleak iraganean murgiltzea.

♥ Pink Floyd / Genesis / The Doors

ROCK
ROCK

GENESYA

Genesya taldeak omenaldia egiten dio Genesis rock talde britainiar ezagunari, Peter Gabriel handiak taldea gidatzen zuen 1970eko hamarkadaren hasieratik, 1980ko eta 1990eko hamarkadetako Phil Collinsen pop garaietaraino.

Izan ere, Genesisek rock musika eta musika klasikoa nahasten zituen hasieran, eta 1980ko eta 1990eko hamarkadetan pop-rock eraginkor eta komertzialago batera buruz itzuli zen, Phil Collinsek taldearen gidaritza hartu zuelarik eta aldi berean bakarkako ibilbideari ekin ziolarik.

THE OTHER SIDE

The Other Side 2012an sortu zen, Rouen hirian. The Doors taldearen musika aberatsa eta denboraz kanpokoa jotzen du: erritmo psikodelikoak, gitarra riff liluragarriak, Vox organoaren nota azidoak eta hitz sotil eta poetikoak.

Jim Morrisonen itxura duen kantari eta xaman batek gidaturik, The Other Side taldeak instant batez berpizten ditu Summer of Love-ren garaiko ke-, askatasun- eta poesia-giroak.

ROCK
Rock the Night aurkezten du