Fr ~ Eu

21.12.04 – 20:30

Prezioak : 22/25€ – Kide : 19€

ROVER

Melodia lasaigarri, bero eta eztiak eskaintzen ditu Rover artistak, orainaren astuntasunetik libratu nahi balu bezala. Baina, aldi berean, erosotasunari uko egin nahian dabil, etengabe.

Horren lekuko da Eiskeller diskoaren grabaketa prozesua. Izan ere, hirugarren lana prestatzeko, zenbait hilabetez Bruselako Glacières Saint-Gilles izeneko eraikinean sartzea erabaki du.

Han zerraturik egon da, lur azpian, gela hotz eta handi hartan. Hala, frantses kantugileak ohiturei bizkarra eman eta leku deseroso batez jabetzeko ideiarekin sortu du diskoa.

♥ Dominique A / Bertrand Belin / Jean Louis Murat

POP KANTUA
POP

FREDRIKA STAHL

Fredrika Stahlek mundu misteriotsu, epiko, erromantiko eta argitsuetara garamatza. Han, Eskandinaviako haizea ufaka ari da, pop arras moderno baten sua itzali ezinik.

Kate Bush kantariaren ahots goraldiak, Bat For Lashes edo The Do taldeen dream pop musika eta Agnès Obel bakarlariaren dotorezia uztartzen ditu. Zintzotasun hunkigarria, kartsutasuna eta irudimena entzun daitezke orduan, eta horrek bihotza arrunt iraultzen digu.