21.11.13 – 21:00

Prezioak : 19/22€ – Kide : 16€

THE THURSTON MOORE

GROUP [SONIC YOUTH]

Thurston Moore Sonic Youth taldearen sortzaile, gitarrista eta abeslaria izan zen, hots Estatu Batuetako rock alternatiboaren eta abangoardiaren talderik enblematikoarena.Hitz batez, Thurston Moore rock’n rollaren historia betikotz aldatu duen artistetarik bat da.

Underground kulturaren ikono honek bere esperimentu elektriko eta eklektikoekin segitzen du, eta By the Fire bakarkako zazpigarren lana argitaratu du.

Tentsio eta hausturen edo psikodelismoa eta harmoniko saturatuen artean batetik bestera dabilen musika sortzen du.

♥ Sonic Youth / Dinosaur Jr / Shellac

ROCK NOISE
ROCK

ARNAUD FOURNIER

HINT, LA PHAZE, DEAD HIPPIES eta ATONALIST taldeen sortzaileetarik bat da Arnaud Fournier. Lehen aldiz ausartzen da bakarlari gisa bidea egitera. Soinu-materiala zizelkatzeko asmoz, gitarrak, anplifikagailuak, tronpeta, saxofoia, sanpleak eta efektuak erabiltzen ditu.

Xedea da soinu esperientzia arrunt barnakorra proposatzea. Soinu-inpresionismoa landu nahi du, ur xorta baten arintasunetik ingude baten astuntasunera. Beti bezala, entseatzen da muturreko soinuak jorratzera, edertasuna eta harrabotsa buruz buru jartzera eta gogoak eta gorputzak juntaraztera.