« ELPMAS » DE MOONDOG BY ENSEMBLE 0

2022/10/01 ~ 21:00

VITALIC

+ KAYTV
+ SOLAR SOUND SYSTEM

Prezioak 29~32 €
Kideentzat 26 €

VITALIC

Vitalic bosgarren diskoarekin itzuli da, eta lan berria disko bikoitza izanen da!

Vitalicek hogei urteko ibilbidean egin duen onena biltzen du DISSIDÆNCE Episode 1 izeneko lehen diskoak. Dantzalekuan lepoa bihurritzeko soinuen ekaitz-zirimola eta errealitatetik ihes egiteko maitasun pop kantu sintetikoak uztartzen ditu.

Gaur egungo pandemiaren kontrako kolera sozial eta politikoa entzutera ematen dute disko horretako erritmo indartsuek eta sekuentziadore eroek. Izan ere, Vitalicek arras gustukoak ditu sintetizadore zoroak, soinu geruza okerrak, lelo itsaskorrak, ahots distortsionatuak, sexu eta izerdiz beteriko erritmo astunak, eta, oroz gainetik, dance musika elektronikoa.

♥ Cassius / Boys Noize

ELEKTRO
ELECTRO

KAYTV

KayTV ekoizle frantziarra da, eta bere proiektu musikalek perkusio estatikoak, sintesi zizelatuak, ahots desbideratuak eta esplorazio elektronikoak nahasten dituzte.

KAYTV

KayTV ekoizle frantziarra da, eta bere proiektu musikalek perkusio estatikoak, sintesi zizelatuak, ahots desbideratuak eta esplorazio elektronikoak nahasten dituzte.

ELECTRO

SOLAR SOUND SYSTEM

SolarSoundSystema elkarteak 15 urteko esperientzia du eguzki eta muskulu energiekin funtzionatzen duten makina hibridoak eraikitzen eta ezartzen, 2012an Indian proiektu solidario bat zuzendu zuen eta hainbat modulu bidali zituen globoaren bidez (Haiti, Kamerun, Brasil, Taiwan).

ELECTRO