« ELPMAS » DE MOONDOG BY ENSEMBLE 0

2024/04/21 ~ 20:00

BENIGHTED

Ten56. ~ Yarotz

Prezioak 20~23 €
Kideentzat Urririk

HELLFEST 2024 – WARM UP TOUR “Road to Infernopolis”

«Hellfest-era ez bazoaz, Hellfest etorriko da zuregana!»

Hellfest-en “esperientziaren” parte bilakatu da osoki Warm-Up Tour izeneko kontzertu bira. Kontzertu-aretoetako Frantziako Tour bikaina apirilean lotuko zaio bideari! Festibalari nolabait hasiera emateko eta metal zaleen komunitatea federatzeko parada da Warm-Up Tour, kontzertu eta animazioen bidez, Hellfest-eko besta giroan! 2024ko edizio honetarako, muturreko musikak jotzen dituzten hiru talde frankofono, areto bakoitza sutan jartzeko prest izanen direnak: BENIGHTED brutal death-aren maisua, TEN56 deathcore errebelazio berria eta YAROTZ bertako taldea.

BENIGHTED

Benighted muturreko metalaren ikur nagusia bilakatu da urteetan zehar! Gai ilunetan eta giza arimaren bihurguneetan inspiratzen da laukotea. Musika bortitza jotzen du, giro arras gaiztokoa, taldeko kantariak ospitale psikiatriko batean erizain gisa lan eginez bizi izan dituen esperientzien isla.

Frantsesek disko berri bat argitaratuko dute 2024an, zaleei taldearen onena eskainiz, hots, musika basatia, bizia eta gaiztoa.

♥ Cannibal Corpse / Suffocation / Aborted

BRUTAL DEATH
DEATHCORE

TEN56.

Eszena frankofonoaren harribitxi berria da Ten56. Giza izaeraren alderdirik ilunenetatik ateratako emozio gordinak adierazten ditu.

Taldearen musika oso astuna da, giro industrial eta apokaliptikoetan oinarritua. Geroak ekarriko digunaren ikuspegi modernoa eta iluna adierazten du, jende xumeak bizi duen eguneroko hotza aipatuz.

TEN56.

Eszena frankofonoaren harribitxi berria da Ten56. Giza izaeraren alderdirik ilunenetatik ateratako emozio gordinak adierazten ditu.

Taldearen musika oso astuna da, giro industrial eta apokaliptikoetan oinarritua. Geroak ekarriko digunaren ikuspegi modernoa eta iluna adierazten du, jende xumeak bizi duen eguneroko hotza aipatuz.

DEATHCORE

YAROTZ

YAROTZek uztartzen ditu punk-hardcorearen sumindura eta bizitasuna eta post-metalaren melodia sakonak.

“Yarost” hitzak “errabia” erran nahi du errusieraz, eta hitz horrek ederki irudikatzen du taldearen musika estiloa. Izan ere, amorrua adierazteko taldekideek erabiltzen duten biderik hoberena da musika.

POST H-CORE

ANIMAZIOAK


AIR GUITAR LEHIAKETA HANDIA

Gau guziez Jimmy Clisson-ek –Frantziako Air Guitar Federazioko MC ofizialak– animatutako “Air Guitar” lehiaketa handia antolatuko da. Bi saiotan, 10 hautagai buruz buruko ariko dira, hots, orotara, 20 air gitarrista! Irabazleak Hellfest-en 2024ko ediziorako sarrera eskuratuko du! (Izen emateak aretoetan bertan eginen dira, gure erakusmahaian. Erne ibili, hogei lehenek baizik ez baitute izena ematen ahalko!)

Irabazle guziek Air Guitar final handian parte hartuko dute, azkenik. Final hori HELLSTAGE eszenan iraganen da, 2024ko ekainaren 26an, asteazkenean. Hellfest-eko txapelduna sarituko da orduan, eta hark 2025eko ediziorako sarrera eskuratuko du!

HELLFEST TATTOO DAY

“Hellfest Tattoo Day” antolatuko da ere birako kontzertu bakoitzean. ASPHYX tatuatzaileak gure festibalaren sinboloa den “H” famatua tatuatuko dizue larruan.

Hellfest-en “H” logotipoaren urririkako tatuajea (bi tamaina aukeran). Beltzez osorik beterik edo marraturik. Izen-emateak lekuan berean (kopuru mugatua gau bakoitzeko).

PHOTOBOOTH INTERAKTIBOA

Hartu zure argazkia gure photocall interaktiboan!


ETA BESTE GAUZA ASKO… SEE YOU ON THE ROAD !