2023/02/03 ~ 21:00
YEAR OF NO LIGHT
+ NO SPILL BLOOD + A TERRE
Prezioak 10~13 €
Kideentzat Urririk
YEAR OF NO LIGHT
Kantu eta soinu harrigarriak biltzen dituen Consolamentum azken lana argitaratu du Year Of No Light-ek, aurten 20 urte ospatzen dituen taldearen anbizio handiko musika epikoaren berezitasun eta indarraren adierazgarri.
Bere diskografia paregabean, obra bikain bat gehiago. Hunkigarria, beldurgarria, zoragarria, itogarria eta katartikoa da diskoa. Gogoangarria izanen da, ezbairik gabe.
♥ Amenra / Cult Of Luna / Russian Circles
POST METAL

SYNTHE METAL

NO SPILL BLOOD
Dublineko NO SPILL BLOOD taldeak synth-metalaren gaitzeko indarra eta giroak eskaintzen dizkigu. Hirukotearen sintetizadore, baxu eta bateria doinuek krautrock, prog, thrash, doom eta vintage electronicako osagaiak uztartzen dituzte, soinu analogikoen zurrunbilo bat sortzeko. Berrikitan, taldea estudiora itzuli zen, aurten argitaratuko duen Heavy Electricity (Sargent House) lehen diskoaren segida grabatzeko.NO SPILL BLOOD
Dublineko NO SPILL BLOOD taldeak synth-metalaren gaitzeko indarra eta giroak eskaintzen dizkigu. Hirukotearen sintetizadore, baxu eta bateria doinuek krautrock, prog, thrash, doom eta vintage electronicako osagaiak uztartzen dituzte, soinu analogikoen zurrunbilo bat sortzeko. Berrikitan, taldea estudiora itzuli zen, aurten argitaratuko duen Heavy Electricity (Sargent House) lehen diskoaren segida grabatzeko.SYNTHE METAL

A TERRE
À TERRE taldeak post-metala jotzen du. Estilo horrek pasarte biziak eta askoz atmosferikoagoak edo hipnotikoagoak uztartzen ditu. Hitzek gai pertsonalak eta unibertsalak aipatzen dituzte. Taldeak introspekziora eta denok gure baitan dugun alde ilun edo malenkoniatsua aztertzera akuilatzen gaitu. Egiazkotasunak eta zintzotasunak gidatzen dute beren ibilbide musikala, eta horregatik hautatu du adibidez frantsesez kantatzea.POST METAL
