Fr ~ Eu

22.03.04 ~ 21:00

Prezioak: 17/20€ – Kideentzat: 14€

15 URTE BORN BAD RECORDS

ZOMBIE ZOMBIE

Etienne Jaumet (sintetizadoreak, erritmo kutxa, saxofoia), Cosmic Neman (bateria, ahotsa eta soinu efektuak) eta Dr Schonberg-ek (perkusioak, soinu elektronikoak, tronpeta) osatzen dute Zombie Zombie. Taldea disko berri batekin dator, eta nola ez, Born Bad Records-ek du argitaratuko.

Vae Vobis lan berrian, Zombie Zombiek maite dugun guzia eskaintzen digu: taldearen betiko musika trebetasuna, vocoder ahots efektu anitz, saxofoia, tronpeta eta perkusioak, kolore biziko doinuak eta ideia arrunt eroak!
Obra liriko honetan, kantu bakoitzak oldar eta goraldi bikainak ditu!.

 ♥ Etienne Jaumet / Beak / LCD Sound System

ELEKTRO ROCK
ELEKTRO ROCK

BRYANS MAGIC TEARS

Benjamin Dupontek sortu zuen Bryan’s Magic Tears taldea (Dame Blanche taldean jotzen du ere 2010az geroztik), Born Bad diskoetxeko beste lagun batzuekin (La Secte Du Future eta Marietta taldeetako kideekin). Frantziako rockaren onena eskaintzen du taldeak: melodia toxikoak, azote ukaldiak ala fereka goxoak ematen dituzten gitarrak, soinu lanbrotsuak eta Pariseko azido saltzaile batena den izen xelebrea.

Bi disko argitaratu ondoan, Vaacum Sealed izeneko hirugarren lana aurkeztera dator taldea: bistako obra, suntsiezina, gauekoa, erromantikoa, harroa, patxadatsua eta etsitua. Laburbilduz, berriz ere 18 urte izatea gustatuko litzaiguke!

Born Bad Records 15 urte beteko dituela ospatzeko, Atabal, Musique d’Apéritif, eta Le Microscope aurkezten dute