ZORIONAK 20
2025/11/28 21:00

ZORIONAK 20

Ke Lepo & Felix Buff
Lumi ~ DIA Dj Set

Prezioa UrririkErreserba bidez
txarteldegia

ORDUTEGIAK

Ateen idekitzea 19:00 ~ Lumi-ren kontzertua 21:45 ~ Ke Lepo & Felix Buff 22:45

KE LEPO & FELIX BUFF

Ke Lepo, Alejo Orbegozo-ren alter ego musikalak, urteak daramatza sintetizadorearen eta musika elektronikoaren mundua aztertzen. 2023ko abenduan, Izpi izeneko bere lehen disko luzea kaleratu zuen, Forbidden Colours Diskoetxearen zigilupean. Ke Lepok elektronika esperimentala, avant-gardea eta synthwavea uztartzen ditu, introspekziora eta aurkikuntzara gonbidatzen duten atmosferak sortuz. Inprobisazioaren eta esperimentazioaren bidez, generoaren mugarik gabeko proposamen musikalak garatu ditu.

2025ean, Izpi zuzeneko ikuskizun berriarekin aurkeztuko du, Felix Buff bateria-jotzailearen laguntzarekin, eta horrek esperientzia dinamikoagoa eta biziagoa eskainiko du, sintetizadoreak eta perkusioa denbora errealean nahastuz.

♥ James Holden ~ Four Tet ~ Burial

ELEKTRO
ELEKTRO

Lumi © Louis Triol

LUMI

Bigarren lan luzean –Bezperen Dirdira–, donibandar bikotea ahalegindu da gizakien eta makinen arteko miraila gero eta gehiago findu eta lausotzera. Horretarako, ahots polimorfoa eta zinez organikoak diruditen erritmo elektronikoak uztartu ditu. Hala, disko hau Lumik 2014an hasi zuen prozesuaren ondorio logikoa dela erran daiteke.

Usopop Diskak-ek argitaratutako disko honek, sekula baino gehiago, Lumiren izaera hibrido eta berezia erakusten du. Eta guk, arras pozik segitzen diogu halako aitzindari eta gidari ausartari.

DIA DJ SET

Independente sutsu batzuen irratia den DIA!k 2019tik Euskal Herriko musika-paisaia lantzen du, Donibanen egindako webradioaren bidez tokiko artistaz beteriko lur emankorra omentzen duelarik. Azkenean, hautatzaile trebe-trebeen DJ taldea osatu du.

ELEKTRO

Gustukoa izan behar zenuke:

    LA DECADENCE COLLECTIF x MARABOUTAGE ~ DRAG SHOW ~ DJ SET ~ DANSE ~ TALK – 2026KO AZAROAK 27 OSTIRALA

    LA DECADENCE
    MARABOUTAGE

    Drag Show ~ Dj Set
    Danse ~ Talk

    27.11.26
    ISAAC DELUSION – 2027KO MARTXOAK 20 LARUNBATA

    ISAAC DELUSION

    20.03.27
    MIXTAPE : AARON & BRYCE DESSNER ~ BEN HOWARD ~ KEVIN MORBY ~ JON HOPKINS ~ JESSICA DESSNER ~ MAX PORTER ~ ENAUT ELORRIETA ~ MINA TINDLE ~ RICHARD REED PARRY AND MORE – 2026KO URRIAK 17 LARUNBATA
    betea

    MIXTAPE

    Aaron & Bryce Dessner
    Ben Howard ~ Kevin Morby
    Jon Hopkins ~ Enaut Elorrieta ...

    17.10.26
    DRUMS (LAURIE SPIEGEL, MICA LEVI, CLAIRE ROUSSAY) / ENSEMBLE 0 ~ OONAGH HAINES – 2026KO AZAROAK 05 OSTEGUNA

    ENSEMBLE 0
    OONAGH HAINES

    05.11.26