Fr ~ Eu
JARDUERAK
Hedapenaren eginkizunarekin batera, baina beti programazioarekin loturik, Atabalek urte osoan honakoak garatu eta proposatzen ditu: irakasle talde batek animatzen duen Rock Eskola musika eskola, amaturrak musikan aritzeko 3 entsegu estudio eta estudioetan egin daitezkeen sorkuntza egonaldiak.
Gainera, eskolako opor guzietan, 3 urtez goitiko jende guziei ikastaldiak eskaintzen dizkie Atabalek, musika tresnak jotzen ikasteko, musikari gogoa pizteko eta abestiak eta hitzak idazten, diseinu grafikoak egiten eta irrati emankizunak egiten ikasteko.