Fr ~ Eu
BITARTEKARITZA
Hedapenaren eginkizunarekin batera, baina beti programazioarekin loturik, Atabalek urte osoan kultur ekintzak garatu eta proposatzen ditu. Kultur ekintza hauek balio dute askotariko inguruneetatik datozen jendeekin harremanak sortzeko. Zerbitzu publikoaren nozioa gure jardueren bihotzean denez, bisiten, tailerren, topaketa artistikoen eta Atabaletik kanpoko ekintzen bidez lehia dugu Atabal eta honen eginkizunak ahalik eta gehien ezagutarazteko eta lurraldeko musikariak laguntzeko.
Gaur egungo musikak ezagutarazteko eta jendea haiei sentsibilizatzeko ekintza eta proiektu anitz garatzen ditu Atabalek. Proiektu gehienak ikastetxe, erietxe, zaharretxe, aisialdi zentro, gizarte ekintzako eta gizarteratzeko erakundeekin batera antolatzen ditu Atabalek, eta hainbat forma hartzen dituzte.
Gainera, Atabal formakuntza-zentro onetsia da, eta jende guziei eta profesionalei zuzendu ikastaldiak eskaintzen ditu, besteak beste, soinua, irudia (Photoshop, Illustrator, Indesign), webgunea (WordPress, Joomla) eta abar lantzen ikasteko.