ROCK ESKOLA ~ MUSIKA ESKOLA

Rock Eskolak, Atabaleko musika irakaskuntza lekuak, ateak zabaltzen dizkizue. Zuen maila edozein izanik ere (hasiberria ala aditua), komeni zaizuen klasea aurkituko duzue!

Astean oren batez, klase kolektiboetan (gehienez 3 ikasle) eta lehen egunetik musika tresnak joz, gaur egungo musikak landuko dituzue. Solfeoak eta teoria klaseek irakaskuntza osatuko dute.

Musika tresna bat jotzen ikasteaz haratago, entzumena eta gaur egungo musiken historia (rock, folk, blues, metal eta abar…) landuko dituzue. Diplomadun irakasleen gaitasun tekniko eta pedagogikoei esker, kantu zerrenda anitza jotzen ikasiko duzue. Gaur egungo, atzoko eta biharko eszenarekin bat egiten dute guztiz. Honela, praktika kolektiborako tailerretara pasatuz, bukaerako xedea da taldean eta oholtza gainean jotzen ikastea.

Atabaleko irakasle batek lagundurik, zuen instrumentuaren menperatze mailaren arabera, gaur egungo musiken errepertorioa jo eta taldean aritzearen alde onak eta txarrak ezagutuko dituzue. Lekuko musika irakaskuntzan diharduten beste egiturekin, hala nola Hendaiako Lanetik Egina, Bidarteko Le Petit Atelier eta Angelu eta Tarnoseko Rock Schools-ekin batera, lurraldeko lankidetza batean engaiatua da Rock Eskola. Urte guztian zehar, gaur egungo musiken zerbitzura trukaketa eta dinamika sortzea eta mantentzea da xedea.

ROCK ESKOLA
MUSIKA ESKOLA

KLASEAK

Gitarra: Pascal Segala eta Jean Sandrini
Baxua: Michel Moussel ~ Interview
Bateria: Cédric Lépine ~ Interview
Kantua: Mathilde Joy ~ Interview eta Elfy
Abesbatza: Mathilde Joy ~ Interview
Teklatua: Marie Laurence eta Macarena
OLM, DJ, Musika elektronikoa: Manu Matthys ~ Interview

GOGOA PIZTEKO JARDUERAK ETA LEHEN IRAKASPENAK

Gogoa pizteko jarduerak (3 eta 5 urte artean):
Mathilde Joy ~ Interview eta Chrystelle

Lehen irakaspenak (6 eta 9 urte artean): Cédric Lépine ~ Interview

PREZIOAK

Tailerra: 10 € tailer bakoitzeko Hilabetean larunbat batez (1h30) – Azaroan hasiko dira tailerrak, irakasleekin hitzarturik. Ikasleak ahalik eta jarraikitasun gehien izatea galdatzen da, urte osoan lanaren kalitatea bermatzeko.

ARGIBIDEAK

Telefonoa: 05 59 41 73 22
E-posta: michel@atabal-biarritz.com

KLASEAK

Gitarra: Pascal Segala eta Jean Sandrini
Baxua: Michel Moussel ~ Interview
Bateria: Cédric Lépine ~ Interview
Kantua: Mathilde Joy ~ Interview eta Elfy
Abesbatza: Mathilde Joy ~ Interview
Teklatua: Marie Laurence eta Macarena
OLM, DJ, Musika elektronikoa: Manu Matthys ~ Interview

GOGOA PIZTEKO JARDUERAK ETA LEHEN IRAKASPENAK

Gogoa pizteko jarduerak (3 eta 5 urte artean): Mathilde Joy ~ Interview
Lehen irakaspenak (6 eta 9 urte artean): Cédric Lépine ~ Interview

PREZIOAK

Musika tresna klaseak: izen ematea 25 € (Atabaleko kide txartela) + 120 € lehen hiruhileko

Gogoa pizteko jarduerak eta lehen irakaspenak: izen ematea 25 € (Atabaleko kide txartela) + 60 € lehen hiruhileko

Tailerra: 10 € tailer bakoitzeko Hilabetean larunbat batez (1h30) – Azaroan hasiko dira tailerrak, irakasleekin hitzarturik. Ikasleak ahalik eta jarraikitasun gehien izatea galdatzen da, urte osoan lanaren kalitatea bermatzeko.

ARGIBIDEAK

Telefonoa: 05 59 41 73 22
E-posta: michel@atabal-biarritz.com

ROCK ESKOLA 2022

2021-2022eko ikasturte arras berezi hura azkenean bururatu zen. Hala ere, Rock Eskolan klaseak ematen segitu ahal izan genuen.
Ikasle guzien eta talde pedagogikoaren parte hartze bikainari esker, hiru kantu jo eta grabatu ahal izan genituen agertokian eta estudioetan.

Milesker Eh Bé ! Communication-i emanaldiak filmaturik eta bideoa editaturik.