ATABALERA ETORTZEA

Atabal Biarritz
Euskal Elkargoko Gaur Egungo Musiken Eszena
37 Allée du Moura 64200 BIARRITZ
Telefonoa : 05 59 41 73 20

Autobusez etortzeko : 5. eta 46. ibilbideak ~ “ATABAL” geldilekua
Autoz etortzeko : Miarritzeko tren geltokia (300 metrora)
Ahalmen Urriko Pertsonen Irisgarritasuna
(Leku Egokitua Eta Aparkaleku Erreserbatua)

TXARTELDEGIA

~ Xehetasunak
Gure online txarteldegia Weezevent-ekin egiten dugu gastu-tarifa murriztuarekin (0,99€) Erreserbatu
Telefonoa : 05 59 41 73 20
malvina@atabal-biarritz.com

~ Pass Culture txartela Irakurri
Kultura Paseak kreditu indibidual bat eskaintzen die 15 eta 20 urte bitarteko gazteei Atabaleko kontzertuez gozatzeko. Zuzenean erreserbatu ditzakezu zure sarrerak Pass Culture aplikazioan.

~ Ahalmen urriko pertsonak
Atabalek ahalmen urriko pertsonak behar bezala errezibitzeko aparkaleku egokitua eta areto egongia ditu. Zerbitzu hoberena eskaintzeko, zure etorrera aitzinetik iragar iezaguzu, otoi :
malvina@atabal-biarritz.com

~ Enpresa batzordeak / Erakundeak / Ikasleak
Argibideak: Malvina, txarteldegiaren arduraduna : malvina@atabal-biarritz.com edo Brice, kultur ekintza eta bitartekaritzaren arduraduna : brice@atabal-biarritz.com

~ Ezeztatze Asurantza
Atabalek ezeztatze-asurantza eskaintzen du. Kontzertu-txartelak erostean, ezeztatze-asurantza har dezakezu.
Aukera honi esker, kontzertuaren eguneko 12:00ak arte eskatzen ahalko duzu zure kontzertu-txartelari dagokion dirua itzultzea, baldintzarik gabe. Memento horretatik goiti egin eskaerak ez dira onartuko.

(1) Diruzko ordainbidea dakarren txartelaren aukerak kontzertu-txarteletarako eta alokairu-gastuetarako bakarrik balio du (beraz, ez du balio garraio, taldearen kamisetaren erosketa eta abarretarako!).
(2) Itzultze-gastu gehigarririk gabe itzuliko zaizu kontzertu-txartelari dagokion dirua.
(3) Dirua, gehienez ere, kontzertua hasi baino 24 ordu lehenago finkatu eskaerak egiteko epea bururatu eta astebetera itzuliko zaizu, txartela erosteko erabili duzun kreditu-txartelean.
(4) Diruzko ordainbidea dakarren txartelaren aukera ezin da kontzertu-txartel batetik bestera aldatu (eskaera beraren kasuan ere ez).
(5) Kontzertu-txartelari dagokion dirua itzultzea eskatzeko, jar zaitez harremanetan Malvinarekin malvina@atabal-biarritz.com helbidean; zure txartelaren erosketa baieztatzeko e-mezuan ageri den izen-deiturak, eskaera zenbakia eta txartelaren barra-kodearen zenbakia adieraziz (zenbaki hori zure txartelaren QR kodearen ondoan atzeman dezakezu).

KIDETZA

Atabalek programazio berria aurkeztu du eta urteko kide txartelarekin proiektuarekin bat egitea proposatzen dizu.
Kide txartela hartuz gero, abantaila anitz izanen dituzu denboraldi bikain berri honetan. Halaber, kide izatea Atabal eta bere langile taldea sostengatzeko manera ezin hobea da.

~ Abantailak
Kontzertu guzietarako kide prezioa (3 €-ko deskontua kontzertu bakoitzeko).

Urte osoan talde berriak ezagutzeko parada: denboraldi bakoitzean “Kideentzat urririk” diren kontzertuetarako gomita bat.
Egitarau-liburuxka errezibitzea e-posta bidez.
Oporretako ikastaldietan abantailazko prezioak.
Denboraldian zehar kide abantailak (aurrerapenak ikusteko gomitak, topaketa artistikoak…).
– % 20eko deskontuak VOLCOM partaidearen Biarritzeko saltegian.

Musikarientzat: Estudioetan entseguak egiteko kideen abantailazko tarifa.

~ Prezioak
KIDE TXARTELA : 30 €
KIDE TXARTELA Prezio apaldua : 20 €
Estudioetako egoiliarrak, enplegu galdegileak, gutieneko sozialen hartzedunak, ikasleak eta Gaur Egungo Musika-Aretoetako sarearen kideak.
Tarifa hori lortzeko, bidali mezu elektroniko bat malvina@atabal-biarritz.com helbidera zure egoera frogatzen duen egiaztagiriarekin.

Kidetzak urte bateko balio du (datatik datara)

Kide Egin

DENDA

Atabalen jantzi berriak (tixertak eta zakuak) gure dendan dituzue eskuragarri Denda

MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK

~ Gosea? Ogittuk kontzertu arrats guziez ogitarteko goxo-goxoak prestatzen dizkizue. Bestela, Iratiko aktibitate gunean kalitatezko jatetxe anitz aurkituko dituzu (L’arty Chaud, Nahia, Veloff …)

~ Zer ordutan hasten dira kontzertuak? Iragarritako ordutegiak zehazten du zer ordutan hasiko den lehen taldea (30-45 minutu). Atabaleko ateak 45 minutu lehenago zabaltzen dira.

~ Sarrera agortuak… zinez? Zoritxarrez, bai! Sarrerak agortu direla iragarri badugu, erran nahi du ez dela bat ere gelditzen. Ondorioz, ez da txartelik salduko Atabalen kontzertu egunean.

~ Argazkiak / bideoa? Aretoan ez da tresna profesionalik onartzen, aitzinetik eman baimenik gabe. Beraz, igor zure eskaera lehenbailehen helbide honetara: malvina@atabal-biarritz.com

~ Haur eta gazteak? Tabernan belarri-tapakiak ezarri ditugu zuen eskura, urririk.

PROFESIONALEN SARBIDEA

Galdera teknikoei eta soinu- eta argi-materialari buruzko informazio guzia jasotzeko, deskargatu behereko fitxa teknikoak edo jarri harremanetan gure teknikariekin:
Lekuaren fitxa teknikoaIrakurri
Teknika kudeatzailea / Kudeatzaile nagusia: sabri@atabal-biarritz.com
Argiatzaile nagusia: fax@atabal-biarritz.com