Fr ~ Eu

22.04.02 ~ 20:30

Prezioak: 22/25€ – Kideentzat: 19€

LUJIPEKA

Pausaldi behartuaren garaian, 24 urteko rap kantariak, lizeoan sortu zuen Columbine kolektibotik libratu berriak, musika egiten segitu zuen: 2020an argitaratu zuen L.U.J.I lehen EParen ondotik, berehala, P.E.K.A bigarren EPa plazaratu zuen. Bigarren lana 10 egunetan eta zuzenean grabatu zuen, hurbileko ekoizleekin. Gero, bere bakarkako lehen diskoa ontzen hasi zen. Bordel deitu behar zen diskoa, baina, azkenean, ez argitaratzea erabaki zuen Lujipekak.

2021eko Montagnes Russes lehen diskoa artistaren isla da: berezkoa, modernoa, sailkaezina. Lujipekak idatzi, entzun eta konposatzeko duen libertate ikaragarria erakusten du.

Lujipekak bere senari jarraitu dio, eta hats gordina eman dio diskoari. Hari instrumentuek eta gitarrek erritmo sintetikoei erantzuten diete lanean, bere ahotsa zabaltzen utziz, istorioak kontatzen eta abesti batean garai edo belaunaldi bateko egia adierazten dakien eszena frantsesari jarraikiz.

Columbine taldeko hitz aldakorretatik urrunduz, Lujipeka ahoan bilorik gabe mintzo da, bere emozioetarik ahal bezain hurbil, itxurakeria baino zintzotasuna hobetsiz. Montagnes Russes diskoak gazteria buruargi, erne, arranguratu eta bikain baten sentimendu gorabeheratsuak adierazten ditu. Gazteria hura nardatua eta dena uzteko prest bada ere, itxaropena izateko gai da ere, noizbait “gauzak hobetuko direlakoan”.

Montagnes Russes, beraz, biziaren parte den Bordel alaiari eman erantzuna da. Biziaren alde iluna uxatzeko, aski da beste aldera begiratzea eta txiste on bat botatzea. Nahaspila horrek batzuetan gorantz eta beste batzuetan beherantz eramaten zaitu; eta, noizbait, gailurrera ere.

♥ Columbine / Lomepal

HIP HOP RAP
HIP HOP RAP

BOLZED

“Gu” BOLZED gara: Dragoi Bola Z, Jib, Tarf eta Landesetako hondartzen arteko nahasketa berezi bat.
Gure kasketak gibelekoz aitzin ezartzen ditugu, baina hori ez da oso originala. Anitzez gauza bitxiagoa da gure galtzerdiei ematen diegun garrantzia handia!

Horiek erranik, gauzak ez badira biziki argi…
Gure RAPa da gurea.
Nekfeu, Orelsan, Lomepal, Bigflo & Oli edo Alpha Wann bezalako artisten eta musika estilo anitzen eraginak jaso ditugu, eta denborarekin, nolabait errateko, POP URBANOArenak ere…

Hip-hop, trap, synthwave eta cloud rap estiloen arteko bidaia, gaitzeko indarra, Tarf eta Jib mikroekin, Numan makinekin eta gitarrarekin, Laspla soinuan… Orduan bai, gure ikuskizuna liluragarria da!